Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Portale kultur elkarteak antolatuta, “Emakumea eta osasun hormonala” ikastaroari hasiera eman zitzaion pasa den asteartean. 14 emakume elkartu ziren Alondero aretoan Garbiñe Larrea, naturopataren, hitzak entzutera. Sendabelarretan adituak, ez zuen edukia partekatzeko unerik galdu bilkurak iraun zuen bi orduetan zehar. Garbia izan zen hasieratik, bere esanetan, sendabelarrek ez baitute dena konpontzeko ahalmenik, baina oso lagungarriak gerta daitezke eta gaitz askoren aurrean prebentziorako tresna ezin hobeak dira. Ikasleak etxeko lanekin joan ziren etxera eta beste bi saio egingo dituzte, maiatzaren 28an eta ekainaren 25ean.

