Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bargaztak talde feministak, Portalek eta 3Z elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatutako Feminismotik (H)astea! egitarauaren baitan, Emakumeak oholtzara saioa izango da asteazkenean, arratsaldeko 18:30ean, Portalen. Olatz Salvador abeslaria izango da bertan eta musikaren industriaz arituko da, genero ikuspegitik.
Saioaren hasieran aurkezpen txiki bat egingo du eta ondoren Emakumeak oholtzara dokumentala emango dute. Dokumentala amaitutakoan, eztabaidarako eta hausnarketarako unea izango da, eta amaieran kantu sortatxoa eskainiko du Salvadorrek.