Albisteak

Emakumeen kirol-elikadurari buruzko doako hitzaldi-tailerra egingo da larunbatean Arroabean

Azaroaren 29an, larunbata, 11:00etatik 12:00etara, Arroabeko Eskola Zaharrean, emakumeen kirol-elikadurari buruzko doako hitzaldi-tailerra eskainiko da, Aintzane Etxeberria nutrizionistaren eskutik.

“Zikloen erritmora: jan, mugitu eta zaindu” izenburupean, emakume kirolarien elikadurari buruzko hainbat gai landuko dira, besteak beste:
zer behar dugun, nola lortu helburuak, nola antolatu elikadura egunerokoa, noiz eta zer jan, mitoen eta errealitatearen arteko desberdintasunak, errendimendua nola hobetu, arriskuak nola saihestu, hidratazio egokia nola eta noiz egin, eta hilekoak errendimenduan duen eragina.

Hitzaldiaren helburua emakumeei informazio praktikoa eta erabilgarria eskaintzea da, kirola eta osasuna modu orekatuan uztartu ahal izateko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide