Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ekimen honen helburua emakumeei eskuzko makinak erabili eta konpontzeko behar dituzten trebetasunak eta konfiantza ematea da. Landuko diren tresnen artean sasiak garbitzeko makina, motokultorea eta motozerra daude, landa-eremuen kudeaketa eta nekazaritzaren eguneroko zereginerako funtsezko tresnak.
Izen-emateak irekita daude, baina plaza mugatuak izango dira eta bazkideei lehentasuna emango zaie. Parte hartu nahi dutenek mezu elektronikoa bidali behar dute bionekazaritza@gmail.com helbidera. Ikastaroaren kostua, 10 eurokoa izango da bazkide direnentzat, bazkide ez direnentzat berriz, 15 eurokoa. Emakume guztiek parte har dezakete, ez da beharrezkoa aldez aurreko esperientziarik izatea, baizik eta ikasteko gogoa eta trebetasun berriak eskuratzeko gogoa, nekazaritzako makinen munduan konfiantzaz moldatzeko.
Ikastaroa Amilibia baserrian egingo da, Iraetan, 10:00etatik 14:30era. Ikastaroan zehar parte-hartzaileek giro aberasgarrian murgiltzeko aukera izango dute, non ezagutzak eta esperientziak trukatzea funtsezkoa izango den.