Albisteak

Eman daiteke izena Zestoako XX. ibilaldi neurtuan

Datorren ekainaren 18an izango da Zestoako XX. ibilaldi neurtua, eta dagoeneko eman daiteke izena www.herrikrosa.eus webgunean. Parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta partaide bakoitzak kamiseta bat jasoko du.

Bi ibilbide egiteko aukera izango da: luzea (28km) eta motza (18km). Ibilbide luzea egitea erabakitzen dutenak goizeko 7:00etan irtengo dira eta ibilbide motzekoak, berriz, 8:00retan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide