Albisteak

EMUSIK 2016 JAIALDIA ZESTOAN

Aurten Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren urtea da, eta Ertxiña Musika Eskolak bertan parte hartuko du. Emusik 2016ko jaialdiaren inaugurazio ofiziala ostiral honetan izan da Donostia Arena 2016 espazioan (Ilunbe).

Emusik 2016ko jaialdiaren barruan, Zestoan bi kontzertu izango dira, bata ostiralean eta bestea larunbatean:

  • Ostirala, maiatzak 6, 18:30ean Laranjadi Plazan: Helsinkiko (Finlandia) gitar taldea, Budapesteko (Hungaria) perkusio, klarinete eta saxofoi taldeak eta Ertxiña Musika eskolako musikariek emango dute kontzertua.
  • Larunbata, maiatzak 7, 12:00etan Laranjadi Plazan: Kataluniako orkestra, koro eta konbo talde batek eta Ertxiña Musika eskolako musikariek emango dute kontzertua.

Naiz eta Donostia izango den 2016ko Europako Kultur Hiriburua, Gipuzkoan zehar ere hainbat ekimen antolatu dira, eta aipatutako bi kontzertu horiek Emusik 2016 jaialdiaren parte izango dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide