Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bost urteko etenaldiaren ostean, gaur goizean jokatu da berriro Akoako Bira mendi lasterketa. Korrikalariek 10 kilometroko ibilbidea egin dute, 370 metroko desnibel positiboarekin. Proba 10:30ean abiatu da, eta 140 bat lasterkarik hartu dute parte aurtengoan.
Eneko Albizu akoarrak (41:23) eta Eneritz Aramendi azpeitiarrak (46:21) jantzi dituzte txapelak. Gizonezkoetan, Andoni Egigurenek (41:38) eskuratu du bigarren postua eta Aritz Elustondo (42:35) izan da hirugarrena. Emakumezkoetan, berriz, Garazi Artola (52:56) helmugaratu da bigarren tokian, eta Aintzane Olaizola (53:04) hirugarren postuan. Zestoarren artean, helmugara iristen azkarrenak Leire Mugica eta Jurdan Regillaga izan dira; Akoako auzotarren artean, berriz, Iñaki Albizu eta Leire Lopetegi nagusitu dira. Ikusi probaren sailkapena osorik.
Lasterketa nagusiaren ondoren, haurren txanda iritsi da. 12 urtera arteko neska-mutilek gogoz osatu dute 200 metro inguruko lasterketatxoa. Bitartean, bai korrikalari zein animatzera gerturatutakoek jan-edana egiteko aukera izan dute.
Goizari amaiera emateko, sari banaketa egin da. Irabazleei garaikurrak emateaz gain, korrikalari guztien artean hainbat opari ere zozketatu dira, giro ederrean itxiz aurtengo Akoako Bira.
Akoako Birako argazki galeria osorik ikusteko egin klik esteka honetan.
2025eko Akoako Birako sarituak
Gizonezkoetan
1. Eneko Albizu: 41:23
2. Andoni Egiguren: 41:38
3. Aritz Elustondo: 42:35
Emakumezkoetan
1- Eneritz Aramendi: 46:21
2. Garazi Artola: 52:56
3. Aintzane Olaizola: 53:04
Lehenengo zestoarrak
Jurdan Regillaga (Gizonezkoetan)
Leire Mugica (Emakumezkoetan)
Lehenengo auzotarrak
Iñaki Albizu (Gizonezkoetan)
Leire Lopetegi (Emakumezkoetan)








































