Albisteak

[ARGAZKIAK] Xabin Etxaide oroitu dute, bere hilketaren 40. urteurrenean

Pasa den ostegunean, irailaren 25ean, 40 urte bete ziren GALek Baionako Monbar hotelean Xabin Etxaide herritarra, Inaxio Astiasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Agustin Irazustabarrena hil zituenetik. Urtero bezala, gaur eguerdian egin dute Etxaide oroitzeko ekitaldia.

Eguna Ertxiña mendira igoz hasi dute 50 lagun inguruk, eta behin gailurrean argazkia atera dute. Ondoren, eguerdiko 13:00etan hasi da plazan hitzordu jendetsua. “Borrokak merezi du” zioen pankartaren atzetik abiatu dira kalejiran Etxaideren omenezko monolitoraino, eta bertan ospatu da ekitaldi nagusia. Txalaparta hotsek hartu dituzte ekitaldira bertaratutakoak.

Hitzartzearekin, aldarrikapenekin, bertsoekin, kantuekin eta aurresku batekin osatu dute ekitaldia, lore eskaintzarekin bukatu eta berriro kalejiran plazara itzultzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide