ENEKORA taldeak disko berria aurkeztuko du ostiral honetan
Danbolin— 2017-10-27ENEKORA taldeak “Maitatzea nahiago” disko berria aurkeztuko du ostiral honetan Azpeitiko Soreasu Antzokian 20:00etan hasita. Behin diskoa aurkeztuta taldekideak “aurkezpen bira bat antolatzen ari gara gure lana Euskal Herrian barrena zabaltzeko. ENEKORA ikus-entzunezko ikuskizun bat da. Munduko musika, proiekzioak eta dantza uztartzen ditugu, musika eta mugimendua uztartuz, kontzertua bidai bat izan dadin. Instrumentu nagusia Kora izeneko afrikako arpa aintzindari bat da, bere melodi zoragarriekin kulunkatuz.”
“Banda formatu eder honetan kontzertua lasai bezain mugitua eta indartsua da. Erantzun oso ona izaten ari da publikoan eta taulagain berrien bila gabiltza” adierazi dute taldekideek.
Azpeitiko kontzertuaren ondoren honako saio hauek izango dituzte:
IRUZKINDU