Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Energia Berriztagarrien Komunitateak antolatuta, autokontsumoari buruzko formakuntza saioa izango da bihar, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, Alonderon.
Komunitateak egiten dituen bilerez gain, formakuntza saioak ere antolatzen dituzte taldeko kideek, “gai ezberdinen inguruan ikasteko” helburuarekin. Ostegunean autokontsumoa eta autokontsumo kolektiboa izango dituzte hizpide. Antolatzaileek azaldu dute bilera irekia izango dela eta beraz, herritarrak saioan parte hartzera gonbidatu dituzte.