Gas eta argindarraren fakturak ulertzeko tailerra izan zen atzo arratsaldean Argiolak antolatuta
Danbolin— 2023-12-12
Gure etxeetako argindarraren eta gasaren fakturak hobeto ulertzeko tailerra izan zen atzo arratsaldean Alonderon Argiolak energia komunitateak antolatuta. Enherkom, Hernaniko energia komunitateko kide batek eman zituen azalpenak eta 25 lagun inguru elkartu ziren, fakturak eskuan, azalpen eta gomendioak entzutera.
