Energia fakturak ulertzeko eta dirua aurrezteko aholkuak

Negua badator. Hotz eta iluntasunari aurre egiteko etxeko energia kontsumoak gora egiten du garaiotan. Gauzak horrela, Argiolatik energia fakturak ulertzeko azalpenak eta diru-xoxak aurrezteko aholkuak emateko saioa antolatu dugu.
Hernaniko energia komunitateko (Enherkom) kideen eskutik bertaratzen garenon etxeko gas nahiz argindar fakturak aztertuko ditugu. Hernanin energia bulegoan dihardute bertako herritar zein enpresei energia alorrean aholkularitza zerbitzua eskaintzen.
Animatu eta zatoz datorren astelehenean zure gas eta argindar fakturekin!



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide