Enpresa berriak sortzen joan dira nahiz eta Covid-19ak egoera zaildu

2020an izan dugun ezjakintasun egoerak izan du ekintzaileengan bere eragina, ekiterako garaian izaten den arriskua areagotuz. Hala eta guztiz, 2020an zehar enpresa berriak sortuz joan dira eta aurreko datuei erreparatuz, enpresa egitasmoen kopurua mantendu egin da.

Itxialdiak ordea eduki du bere eragina, nahiz eta zerbitzua telematikoki mantendu presentzialki itxita egoteak artatutako ekintzaile kopurua jaistea ekarri du.

Urtean zehar 18 enpresa berri sortu dira, guztira 28 enplegu sortuz. Sortutako egitasmoen gehiengoa zerbitzutakoak izan dira (15), industria sektorekoak 2 eta 1 eraikuntza gremiokoak. Ekintzaileek guztira 1.975.924 € inbertitu dituzte, eskualdean inpaktu ekonomikoa positiboa ahalbidetuz.

Jarraian, ekintzailetza zerbitzuko datu esanguratsuenak eta bideoan datuak xehetasun gehiagorekin ikus daitezke.

86 ekintzaile artatuak

41 egitasmo landuak

18 enpresa sortu

28 enplegu sortu dira

1.975.924€ ekintzaileek guztira inbertitutakoa




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide