Podcastak
[ENTZUN] “Uztapide eta Xalbador bi adiskide mugaz gaindi” liburuaren aurkezpen mahai-ingurua
— 2024-06-20Urepele eta Zestoa senidetzeko ekimenaren baitan “Uztapide eta Xalbador bi adiskide mugaz gaindi” liburua idazteko lana eskatu zitzaion Pako Aristiri, eta atzo arratsaldean izan zen honen aurkezpen mahai-ingurua, Kultur Etxean. Jon Artanok egin zituen saioaren gidaritza lanak eta liburuaren idazleaz gain, hitzaurrea idatzi duen Xabier Amuriza ere bertan izan zen.
Liburuaren atzeko aldeko testuak dioen moduan, “bi bertsolarien bizitzak 1946an gurutzatu ziren lehenbiziko aldiz, bertso saio batean. Haien adiskidantzak 30 urte iraun zuen, Xalbador 1976an zendu zen arte”. Aristiren esanetan “oso ezberdinak ziren bertsotan: Uztapide herrikoia, tradizioaren oinordekoa, azkarra eta zorrotza; Xalbador airekoa zen, bere abizenari jarraiki, poetikoa, filosofoa. Halere, elkar elikatu eta aberastu zuten 30 urtez, elkar zinez maitatzeraino”. Amuriza epaile izan zenĀ Xalbadorri txistuak jo zizkiotenean, eta orduko tentsioa deskribatu zuen. Ondoan zuen Xalbadorrek Uztapide. Hori mutu geratu zen jaialdian, berriz, han zen Xalbador. “Biek ere hamasei urterekin kantatu zuten lehen bertsoa, biei bihotzekoak eman zien oholtza gainean. Uztapide bizirik atera zen, Xalbador ez”.
Entzun saioa osorik argazki galeriaren ondoren.
Egin zaitez bazkide