‘Eragin danbolinari’ atal berrian parte hartu nahi?

Kaixo lagun!
Egun hauek entretenigarriago egiten lagundu nahi? Danbolinen zestoarren trebetasunak ikusarazteko ‘Eragin danbolinari’ atala jarri nahi dugu martxan. Horretarako, bakoitzak, bideotxo bat grabatu beharko du etxean. Musikaria bazara, pare bat kantuz osatutako kontzertutxoa graba dezakezu.
Haur edo helduentzako ipuin bat kontatu nahi duzula? Aurrera. Hartu mugikorra eta grabatu bideoa. Sukaldaritza edo gozogintzarako duzun abilezia zestoar guztiokin partekatu nahi duzula?
Grabatu zure errezeta eta bidali iezaguzu.
Eta… zure bertsolari sena atera nahi baduzu ere aurrera! Edo txisteren bat kontatu…
Ea egun hauek eramangarriago egiten ditugun denon artean!

Bidali bideoak WhatssApp bidez 722 60 92 65 telefono zenbakira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide