[ERAGIN DANBOLINARI] Nerea Mendizabal “Xalbadorren heriotza” abestia kantatzen

Nerea Mendizabalek erronka onartu eta honela zioen mezuari erantzun zion atzo, apirilaren 1ean Xalbadorren Heriotza bere balkoitik abestuz: “Ez dira une errazak bizitzen ari garenak. Senitarteko eta lagunak joaten ari zaizkigu, azken birus gaitz honek edo beste zorigaitz batzuk jota. Gehienak bakardadean, agurrik, muxurik, malkorik eta esker onik jaso ezinik. Halaxe geratu gara hainbat eta hainbat senitarteko eta lagun. Elkarrengana hurbildu eta besarkada eta laztanak banatu gabe. Dolua burutu ezinik. Horrelako egoeran beraz, zergatik ez elkartu, denok bat eginik eta bakoitzak bere etxetik egunotan hil direnak agurtu, samindu bakoitzak bere besarkada jaso dezan. Badugu horretarako abesti aproposa, Xalbadorren heriotzerako sortua…”

Beste inork ere abestu bazuen bidali! info@danbolin.eus