Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Itaiako indarkeria matxistaren aurkako asanbladak urte osoko jardunari jarraipena emanez, jaietarako protokoloa aurkeztu zuen atzo Alonderon. Bilera irekia izan zen, baina bereziki gonbidatuta zeuden txosna-gunean edo Gurea kulturako txosnetan txandaren bat egin behar dutenak, eraso matxistaren bat ikusi edo norbait laguntza eske gerturatuz gero protokoloa ezagutzea garrantzitsua delako Itaiako kideen esanetan.
Telefono zenbaki bat jarri dute martxan, 688 699 370 zenbakia, eta 24 orduz egongo da aktibo erasoren bat jaso, lekuko izan edo aholkularitza behar duen edonorentzat. Festak amaitu ondoren ere zerbitzua ematen jarraituko da jaietan gertatu edo ikusitakoen inguruan.