Erlojua soilik ez da ezer

Erlojuaren egitura oraindik biluzik badaukagu ere, badira bestelako hainbat lan.

Kanpaia jotzeko mailuaren euskarria erabat herdoilak janda zegoela ohartu ginen. Beste erremediorik ez, eta ermitako teilatura igo, euskarria eta mailua desmuntatu eta Lasaora jaitsi genuen konpondu sakon bat emateko. Hori guztia abenduaren 1ean egin genuen eguraldi ederrarekin. Ikuspegi zoragarria zegoen han goitik. Lanerako ez ezik, bakarren batek, erreportari lanak egiteko aukerarik ez zuen galdu, alajainetan.

Bestalde, zaharberritze lanak aurrera doazen heinean, garraioa ere prestatzen hasiak gara. Horrela, abenduaren 6an ermitako bidearen azken zatia txukuntzen aritu ginen, traktoreak ermitaraino bertaraino eroso antzean iristeko modua izan dezan. Horrez gain, erlojuaren inguruko itxitura desmuntatu eta berritu egin behar da; beraz, galtzak bete lan izan genuen denak egiteko. Maskota berezi bat ere agertu zitzaigun.

Argazkiak dira kontu horien guztien lekuko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide