Erlojua zaintzeko auzo lanak Aizarnan

Udaletxeko ondare eta kultura sailak, Aizarnako ondarea zaintzeko egiten ari den ahaleginetan, dorrean dagoen erlojua zaharberritzeko egitasmoa jarri zuen martxan. Honen arabera,  Zestoako erloju zaharra   kokatzen ari zen taldeak hartu zituen   lan hauek bere gain,   zegoen  egoera kaxkarretik  atera eta itxura berri bat eman nahian.

Taldea lanean  ari zelarik, eztabaida sortu zen auzoan. Lan hauek proiektu bat behar zutela alegia, naiz eta Santa Engraziakoa eta Zestoakoa proiekturik gabe zahar berrituak izan. 

Honen aurrean ondare eta kultura sailak lanak gelditzea erabaki du  eta epe bat jarri,  proiektuak aurkezteko. Dena den, lanean ari zen taldeak erlojua zuen   egoeratik   ateratzea zuen helburu, beraz hau lortzen badugu, era batera edo bestera egin, lanean ari zen taldeak lortu nahi zituen emaitzak lortuko dira azken finean.

Taldea beti aritu da auzo lanean udaletxeko ondare eta kultura sailaren baimenarekin, eta aurrerantz ere, komisio honen konfiantza izaten badu prest egongo da lanean jarraitzeko. Beti ere  herriko ondareak zaintzeko helburuarekin.

 

Jon Egiguren




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide