Albisteak

Erralla bertso eskolako kideak Lasturren izan dira asteburu pasa

Erralla bertso eskolako kideak Lasturren izan dira asteburu pasa Azpeiti, Azkoiti eta Zumaiako bertso eskolako haurrekin batera. Ostiraletik igandera arte bertsogintzaz gozatzeko aukera izan zuten giro ezin hobean. Eneritz Arretxe eta Andoni Egaña bertsolariak izan ziren bertan. Ostiralean iritsi eta elkar ezagutzeko jolasak egin zituzten eta ondoren, afaria. Larunbat goizean, berriz, Arretxe eta Egañak bertso bazkarian jorratuko zituzten gaiak eta ariketak prestatu zituzten eta ondoren, bazkaria egin zuten. Azkenik, igande goizean, animaliekin jolasean aritu ziren.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide