Erramu bedeinkatzea egin zuten atzo Gurutzean
Danbolin— 2024-03-25Ohiturari eutsiz, eliza katolikoko sinesmendunek, Erramu igandeko bedeinkazioa egin zuten atzo Gurutzean, eguerdiko 12:00etan. Etxeak babesteko ateetan jartzeko erramu adarrak eskuan zituztela elkartu ziren bertan hainbat herritar. Aste Santuetako aurreneko egunean ospatzen dute Erramu Eguna eta bedeinkazioaren ondoren meza izan zen parrokian.