Albisteak
‘Errautsak hauspotzen’ proiektua aurkeztuko dute asteazkenean, Portalen
— 2019-10-14Urola Erdiko trikitixa 60-70 hamarkadan nola garatu zen jasotzen duen dokumentala, liburua eta bideografia bilduko dituen Errautsak hauspotzen proiektua aurkeztuko dute datorren asteazkenean, hilak 16, arratsaldeko 19:00etan, Portale kulturgunean.
Trikigiro kultur elkarteak, Azpeitiko Kulturaz kooperatibak eta Euskal Herriko Trikitixa elkarteak bultzatutako proiektua da. Lan honekin hainbat dokumentu historiko berreskuratu dituzte, 40 elkarrizketa inguru egin dituzte eta galtzera bidean zeuden 50 erromerien informazioa berreskuratu dute.Gainera, Urola Erdiko 160 trikitilari inguru identifikatzea lortu dute, horien artean, hainbat zestoarrak.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide