Errenta aitorpena euskaraz!
— 2025-04-01Zestoarren %44k egin zuen errenta aitorpena euskaraz pasa den urteko ekitaldian.
Internet bidez, telefonoz, banketxean edo aholkularitzan. Aurten ere, egin euskaraz!
Proposamenak gaurtik aurrera ikus daitezke Errenta+ app-an edo webgunean.
Martxoaren 31tik aurrera onartu ahal izango da.
Proposamenak:
Ikustea. Leiho berrian irekiko da.
Kanpainaren webgunea:
2024ko errenta eta ondarea aitortzeko kanpaina
AUTOLIKIDAZIO PROPOSAMENA
Jasotako proposamena onartzerakoan, telefonoz zein internet bidez, euskaraz egin nahi duzula esan, eta aurrerantzean ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkizu.
MEKANIZATUA
* Hitzordua hartzerakoan, adieraz ezazu ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula.
Horrela eskatuz gero, ogasunarekin harremana euskaraz izan dezakezu, bai aurrez aurre, eta bai telefonoz zein Internet bidez ere.
* Ogasunak sinatzeko ematen dizun orria ere euskaraz jaso dezakezu.
INTERNET BIDEZKOA
* Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi Internetetik eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara hautatu.
* Aholkularitzaren bat aukeratzen baduzu, berariaz adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.
* Beste modu batean egiten baduzu (finantza erakunde batean, esaterako), euskaraz egiteko eska dezakezu).
Egin zaitez bazkide