Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Erritmo latinoekin dantza egiteko aukera izango da gaur, arratsaldeko 20:30etatik aurrera Portale tabernan. Datorren asteazkenean ere egongo da dantzatzeko aukera, ordu eta toki berean.
Pare bat aldiz bildu da herritar talde bat dantzaldia egiteko, eta datorren asteazkenekoa izango da uda aurreko azken hitzordua. Antolatzaileek jakinarazi dute udan geldialdia egingo dutela, eta datorren ikasturtean erabakiko dutela biltzen jarraitu edo ez.