Ertxiña musika eskolak 2020-2021 ikasturteko matrikulazio epea zabalduko du
Danbolin— 2020-05-08Ertxiña musika eskolak 2020-2021 ikasturteko matrikulazio epea zabalduko du maiatzaren 11an. Epea ekainaren 5era arte luzatuko dute. COVID-19ak eragindako krisia dela eta, matrikulak telefonoz edo emailez egingo dituzte. Matrikulazioa musika eskolan aurreneko aldiz izena ematen dutenei bakarrik kobratuko zaie, beraz, matrikula ordaintzetik salbuetsita geldituko dira aurreko urteetan musika eskolako ikasle izan direnak. 2015era arte jaiotakoek izango dute matrikulatzeko aukera. 5 urtetik aurrerakoek musika tailerrean izena eman ahal izango dute eta 7 urtetik aurrerakoek aldiz, musika hizkuntza saioak eta instrumentu ezberdinak ikasteko aukera izango dute.
Izena emateko bete beharreko inprimakia:
Matrikula.