Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den igandean, otsailaren 25ean, Ertxina musika eskolako ikasleak Azkoitian izan ziren musika emanaldia eskaintzen. “Pianoaz gozatzen” topaketan hartu zuten parte “Herriko plaza” aretoan.
Guztira zortzi izan ziren parte hartu zutenak. Sarai Aldalur, Jare Arrizabalaga, Mara Larrañaga, Kira Larrañaga, Maia Mantzizidor, Nahia Odriozola, Denis Olabide eta Maren Subinas.
Pianoa jotzeaz gain, aretoko eskuorria ere Zestoako ikasleek maketatu zuten.
