Albisteak
Ertxina musika eskolako ikasleek “Pianoaz gozatzen” topaketan hartu zuten parte igandean
— 2024-02-27Pasa den igandean, otsailaren 25ean, Ertxina musika eskolako ikasleak Azkoitian izan ziren musika emanaldia eskaintzen. “Pianoaz gozatzen” topaketan hartu zuten parte “Herriko plaza” aretoan.
Guztira zortzi izan ziren parte hartu zutenak. Sarai Aldalur, Jare Arrizabalaga, Mara Larrañaga, Kira Larrañaga, Maia Mantzizidor, Nahia Odriozola, Denis Olabide eta Maren Subinas.
Pianoa jotzeaz gain, aretoko eskuorria ere Zestoako ikasleek maketatu zuten.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide