Esti Zabala Korrika Oroigarriarekin

Esker onez

Korrika joan zela denboratxoa pasa bada ere, AEK-n oraindik sentitzen ditugu lurrikara hark sortutako uhinak. Hura pasa ondoren, balorazioa egiteko garaia iritsi zen, baina baita hura posible egin zutenengan pentsatzekoa ere. Korrika pasa zen egunean egindako ekintzak Korrika Batzordeari esker egin ahal izan ziren, beraz, esker ona besterik ez dugu batzordean ibilitakoentzat.

Aurtengo edizioan, bereziki, Esti Zabalari eman nahi izan dizkiogu eskerrak, jarritako indarra eta grinagatik, egindako lan guztiagatik. Horregatik, Korrika Oroigarria eman diogu, gure aitortza izan dezan. Hala ere, Estik dioenez, bere inguruko jende askoren laguntza izan du, eta horiei ere eskerrak ematea da gure egitekoa.

Mila esker Zestoa, eta mila esker Esti!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide