ESKERTZEKO EMAITZAK

Zestoako Ehbilduk igandean izandako estatuko kongresu eta senaturako hauteskundeetako emaitzak oso era baikorrean baloratzen ditu eta eskerrik beroenak eman nahi dizkie bereziki Ehbilduri beste behin bere babesa eman dien herritarrei.

Zestoako emaitzei dagokionez, parte hartzeak lau puntu behera egin arren, Ehbilduk apirilean baino 50 bozka gehiago jaso ditu eta boto portzentaian %41etik %46rainoko igoera izan du. Euskal Herriari dagokionez, hegoaldeko lau probintzietan ordezkaritza lortu dugu eta Nafarroak ere Madrilgo kongresuan, Bel Pozuetaren eskutik ordezkari abertzale bat izango du.

Estatuko beste nazioetan ere indar subiranistek lortutako emaitzek agerian uzten dute estatu espainiarrak bizi duen lurralde krisia. Zorionik beroenak Galizako BNGri zein Kataluniako CUP, Junts per Cat eta ERCri. Aurrerantzean ere, Ehbilduk indar politiko hauekin duen kidegoa eta elkarlana indartzen jarraituko du, argi daukagulako estatuko eskubi mutur frankistari eta indar atzerakoiei soilik herrien arteko elkartasunetik egin diezaiokegula aurre.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide