Albisteak

Eskola Agenda 2030eko udal foroa egin dute udaletxean

Argazkia: Zestoako Udala

Pasa den maiatzaren 29an ospatu zen Zestoako Eskola Agenda 2030 egitasmoaren ikasturte amaierako udal foroa udaletxean. Bertan elkartu ziren Arroabeko eta Aizarnako eskoletako ikasleak, udal ordezkari eta ingurumen teknikariarekin batera.

Ikasturte honetan ikasleek ekoizpen eta kontsumo arduratsuak izan dituzte aztergai. LHko ikasleak diagnostikoa lantzen aritu dira eta hainbat ondorio atera dituzte. Erosketak gehienbat supermerkatuetan egiten direla ohartu dira, auzoko dendetan eta azoketan, berriz, gutxiago. Bestalde, produktuen jatorria eta sasoikotasuna errespetatzen saiatzen dira, nahiz eta hori ez duten beti lortzen. Gainera, askotan, erosketak erosotasunaren eta prezioaren arabera egiten omen dira.

Zestoako egoera hobetzen laguntzeko, ikasleek hainbat proposamen egin dizkiote Udalari. Besteak beste, Azpeitian bezalako “Elikagune” bat irekitzea edo halako ekimen bat bultzatzea proposatu dute. Horrez gain, denda txikiei laguntza ekonomikoak ematea eta bertako zein produktu freskoekin azokak antolatzea ere eskatu dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide