Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Larunbat honetan, urtarrilak 11n, eskola kiroleko beisbolaren 8.jardunaldia ospatuko da Zestoako kiroldegian. Jardunaldia 9:30ean hasiko da eta benjaminen taldeen arteko jolasekin emango zaio hasiera. Goizeko 9:30etik 10:15era Benjamin A eta Benjamin B taldeen txanda izango da, eta jarraian, 10:15 eta 11:00ak bitartean Benjamin C eta Benjamin D.
Alebinen kasuan, taldeen arteko partidak egingo dituzte. Goizeko 11:00etatik 11:45era Alebin A Alebin Bren aurkako partida izango da. Jardunaldiari amaiera emateko, 11:45etik 12:30era Alebin C Alebinak Dren aurkako norgehiagoka jokatuko da.
Hurrengo astean eskubaloiarekin hasiko dira eta larunbatetan jolastuko dituzte partidak.