Albisteak
[ARGAZKIAK] Aurrera jarraitzen du Agroekologia zikloak
— 2025-01-09Abenduan hasitako 2. Agroekologia zikloa urtarrilaren 8an berrartuko zen Goiuri Alberdi Arestiren “Elikadura sistema osasunaren begiradatik” hitzaldiarekin.
Hauek dira urtarrilean zehar izango diren gainerako jarduerak:
Urtarrilak 17, ostirala: Sukaldaritza tailerra Arroagoian (haurrentzat)
Urtarrilaren 17an, ostiralean, haurrei zuzendutako sukaldaritza tailerra egingo da. 17:00etatik 18:30era izango da, Arroagoiko Herri Etxean.
Izena emateko azken eguna urtarrilaren 15a izango da. Parte hartu nahi duenak honako bideak erabil ditzake: 943 147 010 (5 luzapena) edo ingurugiro@zestoa.eus helbidera idatziz.
Urtarrilak 22, asteazkena: trebatu programaren aurkezpena
Urtarrilaren 22an, asteazkenean, trebatu programaren aurkezpena egingo da. Ekitaldia 18:30ean izango da Alonderon.
Urtarrilak 29, asteazkena: “Ekoizpen duina, kontsumo herrikoia” hitzaldi-dastaketa
Urtarrilaren 29an, asteazkenean, “Ekoizpen duina, kontsumo herrikoia” izeneko hitzaldi-dastaketa ospatuko da. Hitzaldia 18:30ean izango da Alonderon.
Egin zaitez bazkide