Albisteak
Malen Ayesak zilarrezko domina lortu du Euskal Selekzioarekin
— 2025-01-10Espainiako CESA Eskubaloi Txapelketan parte hartu du infantil nesken kategorian Malen Ayesa zestoarrak, Pulpoko jokalariak. Infantil neskak Kopan lehiatu dira, eta finalera iristea lortu dute. Finalean lau gol egin zituen zestoarrak, baina Valentziako selekzioaren aurka garaipena eskuratzea ez zen posible izan. Hala ere, bigarren postua lortu eta zilarrezko domina eskuratu dute.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide