Albisteak
Garbiñe Larrearekin oinarrizko krema hidratatzailea egiteko ikastaroa antolatu dute Udala eta Argiak
— 2025-01-11Garbiñe Larreak argitaratu berri duen kosmetika liburuaren harira, oinarrizko hidratatzailea egiteko ikastaroa antolatu dute Udalak eta Argiak. Alonderon izango da doako ikastaroa, urtarrilaren 27an, astelehenean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Parte hartzaile kopuru mugatua izango du ikastaroak, beraz, beharrezkoa izango da udal bulegoetan izena ematea urtarrilaren 24a baino lehen, goizeko 8:30etatik hasi eta 14:00ak bitarteko ordutegian.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide