Albisteak
Eskola kiroleko beisbol jardunaldia egongo da larunbatean
— 2025-01-09Larunbat honetan, urtarrilak 11n, eskola kiroleko beisbolaren 8.jardunaldia ospatuko da Zestoako kiroldegian. Jardunaldia 9:30ean hasiko da eta benjaminen taldeen arteko jolasekin emango zaio hasiera. Goizeko 9:30etik 10:15era Benjamin A eta Benjamin B taldeen txanda izango da, eta jarraian, 10:15 eta 11:00ak bitartean Benjamin C eta Benjamin D.
Alebinen kasuan, taldeen arteko partidak egingo dituzte. Goizeko 11:00etatik 11:45era Alebin A Alebin Bren aurkako partida izango da. Jardunaldiari amaiera emateko, 11:45etik 12:30era Alebin C Alebinak Dren aurkako norgehiagoka jokatuko da.
Hurrengo astean eskubaloiarekin hasiko dira eta larunbatetan jolastuko dituzte partidak.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide