Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Igandean goizeko 10:30etan ekingo zaio festari Arroan. XXX. Eskola Txikien Festa izango da aurtengoa. Harrera ekitaldiaren barruan, lorategi birziklatua osatuko da: eskola txiki guztietan egindako loreak eremu prestatu batean landatuko dituzte 26 eskoletako haurrek. Era honetan, bakoitza bere ezaugarri eta ezberdintasunekin, eskola txikiek komunitate bat osatzen dutela irudikatu nahi da, eta batasunean dagoela euren indargunea.
Ondoren, 11:15etan hasiko dira jolasak. Auzoa lau gunetan banatuta egongo da. Gune bakoitzak kolore bat hartuko du. Haurrak taldeka banatuko dira, egunean zehar lau guneak igaroko dituztelarik.
Gune hauetan, besteak beste, jolasak, puzgarriak, tailerrak, ipuin kontalaria, malabarak, aurpegi margoketa, etab. izango dituzte.
Tailerren artean: marokoar kulturari eskeinitakoa, kareta eta txaparena, txalapartarena, Ekainberri abentura tailerra, henna tailerra, etab. izango dituzte.
14:00etan hasiko da kantu bazkaria, Arroako Abesbatzaren eta Aran soinujolearen eskutik.
Egun guztian zehar musikaz girotuta egongo da auzoa: Zestoako Banda, trikitilariak, batukada, eta Inpernupeko joaldunak. Arratsaldeko 4retan erromeria eskainiko dute Araitz eta Garazi Eizagirre trikitilariek.
Eta amaitzeko, 18:30etan, plazan apar festa egingo da.
TRAFIKOA ETA APARKALEKUAK
Datorren igandean, Eskola Txikien Festa dela eta, trafikoaren inguruko erabaki hauek hartu dira:
Horrez gain, Narkis Balentziaga kalean bazkarirako karpa ostiralean montatuko da. Beraz, ordurako kotxez hustuta egon behar dute bertako aparkalekuek. Trafikoa ez da moztuko kale honetan igandea arte, nahiz eta karpa montatuta egon.
Garraio publikoak erabiltzea gomendatzen da. Tren eta autobus geltokiak daude auzoan. Kotxez edo espreski antolaturiko autobusetan datozenak Sanisenenea industrigunean dagoen parking-a erabili beharko dute. Auzotik oinez 5 minutura dago.
Mila esker laguntzagatik eta barkatu eragozpenak.
IRUZKINDU