Albisteak

Eskola Txikien Jaia antolatzeari ekin diote Arroabean

2017ko ekainaren 11ean Arroabean ospatuko den Eskola Txikien Jaia antolatzeko bilera izan zen pasa den ostiralean. Arroabeko Kultur Etxean egindako bilerara herritar ugari azaldu zen ekimenean parte hartzeko asmoarekin. Sakulupe Guraso Elkarteko kideak, Udaleko ordezkariak, eskolako irakasleak eta herritarrak batuta 70 pertsonatik gora elkartu ziren.

Hasieran festako legedia azaldu zen. Legedia horrek festaren ezaugarriak, batzordeak eta aurrekontuak zehazten baititu. Eskola Txikien Jaian antolatzeko 7 batzorde eratu dira: koordinazioa, protokoloa eta komunikazioa, ekonomia, salmentak, ikuskizunak, zerbitzuak, trafikoa eta bazkaria eta herri hezitzailea.

Batzorde bakoitzak koordinatzaile bat izango du, eta koordinatzaile ezberdinen arteko bilerek lotuko dituzte lan talde guztiak. Koordinatzaileez gain batzorde bakoitzak izango dituen lanak egiteko ere lantaldeak osatu ziren.

Batzordeetan parte hartzeko deitu 943 147 044 telefono zenbakira edo guraso elkarteko korreora idatzi: sakulupe@gmail.com




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide