ESKOLARTEKO 2. ESKALADA TOPAKETA’17

Abenduaren 17an Donostiako Pio Baroja Kiroldegian eskolarteko 2. eskalada topaketa egingo da.
Helburua haurrek eskalada modalitate guztiak probatzea izango da eta ez da sailkapenik egingo. Partaide bakoitzak kamiseta bat jasoko du opari.
Eskalatzen arituko dira 9:30etatik 13:30etara eta diplomak emango dira ondoren.
Izen-ematea eskolan egingo da eta azken eguna abenduaren 12a izango da.
Irteera: abenduaren 17an, igandea, 8:45ean Gurutzean.
Kostua: 5 euro (izen-ematea eta garraioa). Autobusean bertan ordainduko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide