Albisteak

Eskolarteko boulder txapelketan parte hartzeko entrenamenduak antolatu ditu Agirok

III. Eskolarteko Boulder Ligaxkako bigarren zatia jokatuko da datorren abenduaren 19an, Aretxabaletan. Hori dela eta, Agiro Mendi Klubak, txapelketan parte hartu nahi dutenei zuzendutako entrenamenduak antolatu ditu. Abenduaren 10, 15 eta 17an izango dira saioak, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, kiroldegian. Aurrez izena eman beharko da kiroldegian bertan.

Mendizaletasuna lantzen

Herriko gaztetxoenak mendizaletasuna lantzen aritu dira azken astean Agiroko kideekin. Eskola kiroleko ohiko entrenamenduen ordez, eskalada eta mendiarekin zerikusia duten bestelako kontuak landu dituzte. Larunbatean mendi irteera egitekoak ziren baina eguraldi txarra zela eta, bertan behera gelditu zen. Aurrerago iragarriko dute data berria.

Alebinak mendizaletasuna lantzen:

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide