Albisteak

Eskolarteko txapelketako kanporaketa atzo, Lau Iturri elkartean

  1. Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketako saioa jokatu zen atzo gauean Lau Iturri elkartean. Beste 4 kanporaketa ere izango dira. Saio bakoitzeko txapelduna apirilaren 2an Lasturren izango den finalerako sailkatuko da zuzenean. Atzo bertsotan Malen Elizasu, Maide Garmendia, Bittor Zubiagirre, Iker Ormazabal, Oihana Labiano eta Imanol Albizu izan ziren. Azken honek, Imanol Albizu azpeitiarrak lortu zuen Lasturrerako txartela.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide