Albisteak

Esku pilota profesionaleko jaialdia ikusteko sarrerak salgai

Promozio eta lehen mailako esku pilotako partidak jokatu dira datorren otsailaren 7an Zestoako kiroldegian, iluntzeko 22:00etan hasita. Zestoako Udalak antolatu du jaialdia, Abauntza Pilota Klubaren laguntzarekin. Lehendabizi, promozio mailako binakako txapelketako partida jokatuko da. Salaberria eta Garmendia, Alberdi eta Salaverri bikotearen aurka arituko dira. Ondoren, lehen mailako partida ikusteko aukera izango da. Jaka eta Zabaleta eta Olaizola II.a eta Urrutikoetxea bikoteek jokatuko dute norgehiagoka.

Jaialdirko sarrerak 634434742 zenbakidun telefonora deituta aldez aurretik erreserba daitezke. Prezioetan aldaketa batzuk izan direla azaldu du udalak. Sarrera arruntak 30 euroko prezioa du. 20 urtetik beherakoek, berriz, 15 euro ordainduko dituzte eta 15 urtetik beherakoek, 5.  20 eta 15 urtetik beherakoentzat 72 eserleku gelditzen direla jakinarazi dute antolatzaileek, sarrera arruntak, aldiz, 210. Bestalde, jaialdiaren egunerako berogailua jarriko duela nabarmendu du udalak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide