Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Promozio eta lehen mailako partida bana jokatu dira kiroldegian.Uztailaren 31rako promozio eta lehen mailako esku pilota jaialdia antolatu du Aspek Zestoako Udalaren laguntzarekin. Promozio mailako eta lehen mailako partida bana kokatuko dira kiroldegian, iluntzeko 22:00etan hasita. Promozio mailan, Victor eta Elizegi, Zabala eta Larunberen aurka arituko dira. Ondoren, Master Caixabank txapelketaren baitako partida jokatuko dute lehen mailako pilotariek: Olaizola II eta Zabaleta, Urrutikoetxea eta Martijaren aurka.
Sarrerak salgai
Egoera dela eta, frontoiko edukiera mugatua izango da. Sarreren aurre salmenta online bidez egingo da, www.entradasfronton.com webgunean. Egunean bertan ere sarrerak erosteko aukera izango da, kiroldegiko leihatilan.