Eskualdeko mekanizatu eta galdaragileak elkarlanean

Datorren ostiralean, Ekainak 1, Urola Erdiko mekanizadore eta galdaragileei zuzedutako jardunaldi bat antolatuko du Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentziak. Goizeko 9:00 – 11:00 bitartean izango da Azkoitiko Intsausti jauregian eta bertara gonbidatuta daude eskualdeko aktibitate honetan lan egiten duten enpresa guztiak.

Ihardunaldi hau, Gipuzkoako Foru Aldunditik finantzatutako Hornitu III proiektuaren barne kokatzen da eta bertan, eskualdean makina erremintako sektorean eta aktibitate hauetan lan egiten duten enpresa kopurua ikusita, eskualdeko ehun ekonomikoan duten pisua eta garrantzia azaltzeaz gain, etorkizunera begirako tendentzien inguruko informazioa jasoko da. Honekin batera, dinamika baten bitartez, hainbat gaietan elkarlanerako aukerak eta partehartzaileen beharrak jasotzea izango da helburua, hurrengo lan ildo zehatzak identifikatzeko asmoarekin. Ihardunaldi honetan parte hartzea nahi duenak isolozabal@iraurgiberritzen.eus -era idatzi edo 943851100ra deitu dezake.

Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentzia da Iraurgi Berritzen. Tokiko udalek lankidetzan eskualdearen sustapen sozioekonomikorako dituzten politika eta estrategia publikoen garapenaz arduratzen da erakundea, non bere helburu estrategikoen artean dagoen Eskualdeko enpresen lehiakortasuna, garapena, eta eraldaketa sustatzea, enpresen beharren arabera proiektuak garatuz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide