Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Hainbat hedabidek aurreratu dutenez, Pedro Sanchez presidenteak alarma egoera beste hamabost egunez luzatuko dela adierazi die Autonomia Erkidegoetako presidenteei. Martxoaren 29ra arte izendatu zuten hasiera batean alarma egoera baina orain, apirilaren 11era arte luzatuko da, gutxienez. Neurriak martxan jarri ahal izateko Diputatuen Kongresuaren baimena beharko du presidenteak.