Eta zu, ausartzen al zara? Ekintzaile izateko sena baduzu, KLINK da zure lekua!!

 Zer da KLINK?

Enpresa sortu berri dutenei edota jarrera ekintzailea dutenei baliabideak eskuragarri jarri, ikusgarritasuna eman eta babesa eskaintzen dien gunea da KLINK.

KLINK programa, Iraurgi Berritzen Garapen Agentziak eta Urkome, Urola Kostako Landa Garapenerako Elkarteak sustaturiko egitasmoa da eta bere helburu nagusia, Urola Erdiko ekintzailetza sustatzea da.

Horretarako, helburu desberdinekin eskaintzen diren baliabideak hiru ataletan bereizten dira;

KLINK.png

  1. KLINK Bide: ekintzailearen ibilbidean bidelagun izatea du helburu. Horretarako, enpresa kudeaketarako erremintak eskura jarri eta enpresa sortu ondorengo hiru urteetan jarraipen zerbitzua ematen da.
  2. KLINK Atari: ekintzailea eta honek sortutako enpresa berriari ikusgarritasuna ematea du helburu. Horretarako, ekintzaileak komunikazio era desberdinetan ezagutzera emango dira; ikastetxeetako sentsibilizazio saioetan, elkarrizketetan, sare sozialetako difusioan, e.a.
  3. KLINK Gune: ekintzaileak elkarren artean kezkak zein ideiak partekatzeko edota beraien arteko sinergiak sortzeko espazioa da. Horretarako, kafe tertuliak eta intereseko jardunaldiak antolatzen dira.

Ondorengo hilabeteetan izango duzu gure berri.

Ausartzen al zara ekintzaile izatera?

www.klink.eus

Ikus bideoa

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide