Albisteak
[INFORMAZIO EGUNERAKETA] Bost kasu positiboren berri eman du alkateak
— 2020-09-22Osakidetzako txostenaren arabera kasu positiborik baieztatu ez bada ere, Mikel Arregi Ertxin alkateak adierazi du gaurko egunez, bost kasu positibo berri atzeman direla Zestoan. Atzo 65 herritarrek egin zuten PCR froga eta horietatik bost daude kutsatuta. Osakidetzaren txostenak aurreko eguneko iluntzeko hamabiak arteko datuak hartzen ditu bere baitan eta bost kasu positibo berri horiek, ordu horretatik kanpo baieztatutakoak dira. Datuen eguneraketa gaur arratsaldean zehar edo bestela bihar goizean egingo dute.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide