Albisteak
Ez da kasu positiborik atzeman azken 24 orduetan Zestoan
— 2020-09-22Osasun Sailaren datuen arabera, PCR probetan ez dute kasu positiborik atzeman azken 24 orduetan Zestoan. Joan den asteko eta asteburuko datuak kontuan hartuta, 28 dira kasu positiboak herrian.
“Azken 48 orduetan kasu positibo bakarra egon da. Egia da baita ere, lehen ez zehatzak ziren kasuetatik hiru positibo berri ere atera direla gaur goizean” esan du Mikel Arregi Ertxin alkateak. Arregiren esanetan, gaurko emaitzak “baikorrak” dira eta momentu honetako argazkia “positiboa” da. Datu hauek egoera “egonkortuta” dagoela erakusten dutela azpimarratu du. Transmisio komunitariorik ez dela egon ziurtatu du eta Udala azken egunetan hartutako neurriak altxatzen hasiko dela. Tabernen irekierari dagokionez, gaur arratsaldean tabernariekin hitzordua duela esan du Arregik eta orduan hartuko dutela erabakia. Ekipamendu publikoak, berriz, aurrerago zabalduko dituzte.
Egin zaitez bazkide