Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Itelazpi enpresak Zestoako Udalari jakinarazi dio bikoiztuta zegoen 45. kanala itzali duela Aizarnan. Kate horren ordez, 48. kanala erabiliko dute aurrerantzean ETBko kanalak igortzeko.
Udalak azaldu du Aizarnako bizilagunen batek ETBren emisioa galduz gero, bere telebista birsintonizatu beharko duela bilaketa automatiko batekin edo 48. kanalaren eskukozko bilaketa egin beharko duela.