Albisteak

Etenaldi txiki baten ondoren, kultur mahaia berriro elkartzen hasi da

Herriko elkarte ezberdinetako ordezkariak zein kulturan interesatuak dauden herritarrak Kultur Etxean bildu ziren atzo kurtsoko lehen bilerarako.

Atzokoa lehenengo bilera izan zenez, taldearen funtzionamendua eta helburuak zehaztu zituzten. Funtzionamenduari dagokionez, talde motor bat osatzea erabaki zuten, hau, kultur mahaiko lau ordezkariz osatuko da. Talde motorra maiztasun handiagoarekin bilduko da eta hilean behin, edo beraiek beharrezkotzat jotzen dutenean, deituko dute bilera orokorrera.

Helburuei dagokienez, epe labur zein luzerako helburuak zehaztu zituzten, kultur mahaiaren sorreran zehaztu zituzten helburuei jarraituz, hau da: kultur eragileen agenda eta programazio bateratua osatzea, kultur espazio baten beharrari irteera bat ematea eta udaletxearekin elkarlana sustatzea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide