Albisteak

Etxabe eta Rodriguez txapeldun Mutrikuko binakako pala txapelketan

Urrian hasitako Mutrikuko Binakako Pala Txapelketan parte hartu dute Abantzu pilota klubeko Josu Etxabe, Adonis Gelis eta Josu Rodriguezek eta
Bigarren mailan txapela lortu dute. Josu Etxabek Adonis Gelis bikote zuela hasi zuen txapelketa, baina azken bi partiduak Josu Rodriguezekin jokatu ditu. Mutrikun jokatutako finala bigarren honekin irabazi zuen Txirloi eta Mendiberen aurka 25 eta 20 irabazita.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide